7 Aug 2026, 11:19 UTC99 views2 reactionsread 8 August 2026 Photo
💃 Aste Naguasian Bilbora hurbiltzeko asmoa daukazu?
Etorri abuztuaren 27an egingo den euskaraz bizi egunera! Marianito musikatua, bazkaria, elektrotxaranga eta kontzertuak, egun osoko plana!
Animatu eta erakuts dezagun euskaraz bizitzeko aldarriak ere baduela lekua gure festetan! ❤️🔥
❤2
5 Aug 2026, 08:26 UTC149 views3 reactionsread 8 August 2026 🚨Euskararen kontrako oldarraldiaren beste katebegi bat.
Euskararen aitortza sinbolikoa gauzatzeko Sarako nahiz Baionako udalek egindako deliberoa atzera bota du prefeturak. Hori gutxi ez, eta Baionakoaren kasuan, epaitegietara eraman du auzia.
Argi dago frantziar eta espainiar estatuen helburua euskararen biziberritze prozesuan atzera eragitea dela.
Aski da, Euskal Herrian euskaraz!✊
❤2💩1
3 Aug 2026, 16:35 UTC210 views5 reactionsread 8 August 2026 Photo
Zorionik beroenak Euskarabenturaren zortzigarren edizioko parte izan zareten guztioi!
Euskarak eta euskaldunok ezinbesteko ditugu horrelako ekimenak eta arnasguneak 🫶
Antolatzaileek aitortu dute hurrengo edizioak ez daudela erabat bermatuta eta erakundeei nahiz enpresei babesa emateko deia egin diete.
EHEtik dei horrekin bat egiten dugu. Euskarabenturari ibilbide oparoa bermatzeko prozesuan, bidelagun izango gaitu…
👏3❤2
31 Jul 2026, 07:29 UTC317 views4 reactionsread 8 August 2026 Video
TindEHErri amaiera eman genion pasa den otsailean. Gazteak euskaraz batzen ikusi ditugu hilabeteetan zehar, eta zeinen polita izan den!
Lurralde ezberdinetako gaztetxe, gazte asanblada eta euskara taldeak elkar ezagutzen eta euskararen egoeraren hausnarketak nahiz bizipenak elkarbanatzen ibili dira. Mila esker parte hartu duzuen guztioi! ❤️🔥
Hurrengo edizioari buruz galdetu duzuenontzat... laster berri gehiago!
J…
❤4
29 Jul 2026, 19:47 UTC300 views7 reactionsread 8 August 2026 Photo
🚨Komunikabide euskarafoboen oldarraldiak ez du etenik.
Enegarren aldiz euskararen aurkako titularrez jantzi ditu El Correok bere orriak.
Gure eskubideen zapalkuntzaren aurrean, euskaldunok beti tinko!✊
💩5❤2
28 Jul 2026, 13:32 UTC309 views3 reactionsread 8 August 2026 Euskararen normalizaziora bidean eman nahi den urrats oro, baita sinbolikoena ere, oztopatzen du Frantziar Estatuak.
Argi dago zein den bere helburua, euskara zokoratzea eta desagerraraztea.
Euskaltzaleok, ordea, ez dugu etsiko euskarak lehentasunezko estatusa izan arte Euskal Herri osoan.
Bada garaia, euskara ofiziala eta kito!
🔗https://www.kazeta.eus/eu/info_kz/20260727/konfederazioaren-arabera-absurdoa-da-pref…
👏2💩1
24 Jul 2026, 14:21 UTC334 views6 reactionsread 8 August 2026 Euskal Selekzioaren aldeko mobilizazioek espainiar zein frantziar nazionalisten erreakzioa ekarri dute eta hainbat norbanakok nahiz komunikabidek Euskal Herriaren aurkako kanpainan sakontzeko baliatu dute egoera.
Hala nola, mobilizazioetan parte hartu zuten zenbait lagunen aurkako difamazioa eta salaketa faltsuak zabaltzen ari dira; tartean, EHEko kideak ere badaude.
EHEtik erabat gaitzesten ditugu Euskal Herriaren…
❤6
23 Jul 2026, 16:36 UTC518 views3 reactionsread 8 August 2026 Photo
Euskararen biziberritzerako elementu giltzarrietako bat kultura da. Horregatik, garrantzia berezia eman nahi diogu UEMAk argitaratu duen "Euskaraz programatzeko gida"-ri, udalerri euskaldunetan kultur ekitaldiak eta gainerakoak programatzeko hizkuntza irizpideak biltzen dituen gida.
Informazio guztia hemen duzue eskuragarri: https://www.uema.eus/eu-ES/Albisteak/Orriak/20260721-kultura-udalerri-euskaldunetan.aspx
Eu…
❤2👍1
22 Jul 2026, 10:09 UTC424 views2 reactionsread 8 August 2026 Photo
Euskaltzale, jaietan ere, euskaraz!💃
Erdaraz jositako festetan, egin leku euskarari. Euskal Herrian Euskarazetik ondoko musika zerrenda osatu dugu, zure herriko txosna, taberna edo bozgorailuetan ipintzeko.
🔗https://labur.eus/jaietan-euskaraz-yt
Kantatu, maitatu eta dantza... euskaraz!❤️🔥
❤1👍1
21 Jul 2026, 10:52 UTC336 views6 reactionsread 8 August 2026 Photo
Igandean, Gasteizen, Euskal Selekzioaren aldeko mobilizazioetan, lau pertsona atxilotu zituzten, tartean EHEko kide bat.
Gure eskubideen alde mobilizatzea ez da delitua, ezta gure zapaltzaileak seinalatzea ere.
Hau ez da Espainia, ez Frantzia, hau Euskal Herria da!
#EuskararenErrepublikaEraikitzeraGoaz
❤6
17 Jul 2026, 10:24 UTC426 viewsread 8 August 2026 Photo
💥ADI!
Material berria webgunean eskuragarri! Diseinu berriak ez ezik, betikoak ere bertan aurkituko dituzue. Kuskuseatu, seguru gustuko zerbait aurkitzen duzuela!
👉https://labur.eus/ehe-denda
17 Jul 2026, 07:38 UTC357 views1 reactionsread 8 August 2026 Photo
Igande honetan ospatuko da Baztandarren Biltzarra Elizondon! Bailarako ohiturak kaleetan barrena zabaldu eta euskara eta euskaraz ospatzeko eguna. Euskal Herrian Euskaraz ere bertan egongo da, Elizondoko plazan, material postuarekin.
Egun polita izango da, hurbildu! Euskal Herrian eta Baztanen, eskuara barra-barra!❤️🔥
❤1
Showing the 12 most recent of 17 posts we hold for @EHEbizi. View and reaction counts are the latest single reading for each post, not a live figure, and a recent post is still accumulating both. A view count marked ≈ was rounded by Telegram before we ever saw it — t.me prints views in full below 1,000 and to three significant figures above, so ≈1,200,000 means somewhere between 1,150,000 and 1,249,999. Unmarked counts are exact. Text is reproduced from the public post preview and truncated for length.