6 Aug 2026, 07:33 UTC136 views2 reactionsread 8 August 2026 Photo
Eunon biziolatarrak 👋🏼
Zemuzko egualdie dabilkizue Azagra, Bretainia, Pirineo ta Mediterraneo ingurun?
Zuek han ta gu aurki ere bai!
Baina oporretara joan aurretik badugu lan pixka bat, zuek eta guk. Dendako jaki frexkoak hustutzea eta apalak garbitzea.
Beraz adi biziolatarrak:
🔊Gaur eta bihar fruta, barazkiak, haragia, jogurtak eta behi esnea %20ko deskontuarekin izango dugu. 🥒🍏🍅🥕🫑🍑🥛
Zuek hustu, guk apalak garbitu…
❤1😍1
3 Aug 2026, 10:48 UTC180 viewsread 8 August 2026 Photo
Eunon Benidortarrak, Jakatarrak, Cambrilstarrak 👋🏼
Ba al da norbait inguru hotan?
Ez dakigu guregana etortzeko planik izango duzuen, baina gogoratu aste honetan 16:00tan ixten dugula denda egunero, eta hurrengo bi asteetan oporrak ditugula.
Itsasotik, baino ez Mediterraneotik, Goierriko Itsasotik etorri zaizkigu gaurko barazki ederrak.
Jack eta Aretxabaleta tomateak, letxugak, luzokerra, kuiatxoa, borrajak...
Etorri …
29 Jul 2026, 12:19 UTC311 viewsread 8 August 2026 Photo
Atxaldeon biziolatarrak 👋🏼
Daoneko pistinan, errekan, putzun eongo zeate, ezta? 🥵
Hemen labur-labur Goierriko uztatik iritsi zaiguna:
Atentzion! Hariztizabal baserriko aran eta Kardenal sagarrak jada hemen ditugu. 🍏🍎
Leka biribila, berenjena, kuiatxoak, bertako cherry, Jack eta Aretxabaleta tomateak, piper berdea, pepinoa...
Eta asteazkeneroko legez Aragoiko bero lehorretik hemengo bero heze hau madarikatuz etorri za…
22 Jul 2026, 12:37 UTC367 views1 reactionsread 8 August 2026 Photo
Atxaldeon biziolatarrak 👋🏼
Peri eguna, barazkiak eta fruta jasotzeko eguna gurean. Iritsi zaizkigunak:
Goierriko lehen berenjenak, azak, luzokerrak, cherry, jack eta Aretxabaleta tomateak.
Nafarroatik Tuterako itsusia eta arrosa tomatea.
Bidanitik talo irina
Aragoitik paraguaio, albertxiku eta melokotoiak.
Andaluziatik meloi eta sandiak.
Eta bihar espero ditugu Hariztizabal baserriko lehen sagar eta aranak.
Dena ekol…
❤1
17 Jul 2026, 07:32 UTC357 views2 reactionsread 8 August 2026 Photo
Eunon biziolatarrak 👋🏼
Ez zeate akordauko, gazteegik zeatelako, baño garai baten Cajadeahorrosen 20.000 pezta sartzeatik etxeako baxera, ollaexpresa ta holakok oparitzen zittuen.
A ze garaiek, e?
Guk oparitu ez, baño oso merke saltzen ditugu Emauseko bazarrera iritsi berri zaizkigun baxera berriak, dotore askoak!
Oraindik inork ez du egin, baina gurean posible dezue bazkaria eta baxera erosi eta bertan jatea, gugandi…
❤2
15 Jul 2026, 08:42 UTC288 views2 reactionsread 8 August 2026 Photo
Eunon biziolatarrak 👋🏼
Peritik buelta ematen, ezta?
Nafarroako gure baratzezain eta banatzaileek "Gaixoa ni" kantatu, zapi gorriak gorde eta goizean goiz egin digute bixita.
Bardeako arbendolak, Erriberako tomate arrosa, piper berde eta luzoker apartak ekarri dizkigute.
Zegamako Basoberriko Ana ere etorrri zaigu fruitu gorri kaxatxoekin.
Eta eguerdi parterako espero ditugu Goierriko barazkiak eta Aragoiko fruta apart…
❤2
10 Jul 2026, 09:22 UTC348 viewsread 8 August 2026 Photo
Eunon Biziolatarrak 👋🏽
Ostiralaaaa iritsi daaaa 🎵🎶
Eta gurera iritsi dena Itsasoko Albitxu baserritik Miriamek ekarri digun txekor haragi ekologikoa da. 🐮
Atzo Nafarroatik iritsi zitzaizkigun luzoker eta tomateekin batera otordu elegante bat egiteko aukera aparta. 🍅🥒
Apalak bete-bete eginda dituzue, hustutzea tokatzen zaizue 😉
Aio geroarte 👋🏽
8 Jul 2026, 13:44 UTC360 viewsread 8 August 2026 Photo
Atxaldeon biziolatarrak 👋🏼
Peritik buelta in dezue?
Gaur gurera Jokin etorri zaigu peritik bueltan, Goierriko tomate eta luzokerrekin.
Buelta handixeagoa Galok egin duena Aragoiko Lumpiaquetik fruta goxoa ekartzeko.
Gereziak, paraguaioak, melokotoiak, albertxikuak, nektarinak, eta lehenbiziko udako udareak.
Etorri bihar goizen bixitan!
Aio geroarte 👋🏼
3 Jul 2026, 10:54 UTC412 viewsread 8 August 2026 Photo
Eguerdi on biziolatarrak 👋🏼
Hemen gaurko nobedadeak:
Hazialdekoko garbantzu eta dilistak poltsatan ekarri ditugu aurreneko aldiz. Aurki hasiko gara granelak erretiratzen eta erosketa erosoago egite aldera.
Nafarroako tomate arrosa eta leka bikainak iritsi zaizkigu
Extremadurako Jertetik gerezi ekologikoko kaxak ere hemen ditugu.
Azti ibili, 16:00ak arte gaude irikita eta.
Gogoratu larunbat goizetan ez dugula denda ir…
30 Jun 2026, 14:40 UTC404 views3 reactionsread 8 August 2026 Photo
Atxaldeon biziolatarrak 👋🏼
Udako ordutegiarekin hastera goazela esan nahi dizuegu, irudian dituzue Uztaileko eta Abuztuko ordutegiak.
Laburbilduz, uztailean:
- Astelehenetan 10:00-19:00 betiko ordutegia ✅
- Asteartetik ostiralera 10:00-16:00 ⚠️
- Larunbatat goizetan itxita ❌
- Uztailaren 31n itxita ❌
Abuztuan:
- Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 16:etara ⚠️
- Abuztuaren 8tik 23ra denda itxita ❌
Ondo pasa oporretan…
❤2👍1
30 Jun 2026, 11:21 UTC327 viewsread 8 August 2026 Photo
Eguerdi on biziolatarrak 👋🏼
Duela aste batzuk aurkeztu genizkizuen Brinkolako Bemendi proiektuko jaki prekozinatuak eta egia esan harrituta eta oso pozik gaude jaso ditugun iritziekin eta salmentekin.
Gaur bete dizkigute kamarako apalak berriz bemenditarrek. Tripaki, piper bete, lasagna eta albondigak prest dituzue berriro ere.
Aio geroarte 👋🏼
29 Jun 2026, 11:16 UTC319 viewsread 8 August 2026 Photo
Eunon biziolatarrak 👋🏼
Kostau zaio baño frexkau dola azkenen! 🌤
Astelehenero bezala egin digute bixita gure baratzezainek, eta apalak bete zaizkigu Goierriko lehenengo tomate ekologikoekin. 🍅
Oraingoan Zeraingo Mendarte baserritik ekarri dizkigute. Letxuga, porru, erremolatxa, zerba... baratze usaina dugu gaurkoan gurean.
Etorri bixitan!
Aio geroarte 👋🏼
Showing the 12 most recent of 20 posts we hold for @BiziolaDenda. View and reaction counts are the latest single reading for each post, not a live figure, and a recent post is still accumulating both. A view count marked ≈ was rounded by Telegram before we ever saw it — t.me prints views in full below 1,000 and to three significant figures above, so ≈1,200,000 means somewhere between 1,150,000 and 1,249,999. Unmarked counts are exact. Text is reproduced from the public post preview and truncated for length.